Euskadiko Sahararen aldeko Elkarteok Euskadin bizi diren sahararrekin batera, otsailaren 25ean (larunbata) Bergarako Labegaraieta kiroldegian izango den festa antolatu dute. Otsailaren 27an Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) XXX. urteurrena beteko da. Espainiako azken soldaduak Mendebaldeko Saharatik ateratzen ari zirenean eta Marokoko ejertzitoa ordurako lurralde barruan zegoenean, Fronte POLISARIOak S.EA.D.en aldarrikapena egin zuen, gaur egun 82 herriek aintzatetsi dutena. Jaiaren egitaraua honakoa izango da..
Hala ere, 30 urte geroztik, saharar herriak ezin du bere lurraldearen subiranotasuna gauzatu Marokok ia lurralde osoa ilegalki okupatzen duelako. Hau dela eta 200.000 saharar inguru Tindouf-eko kanpamentuetan errefuxiaturik bizi dira eta milaka saharar Marokoko monarkiaren errepresioa pairatzen dute lurralde okupatuetan, bereziki 2005. maiatzetik Independentziaren Intifada hasi zenetik.
Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa saharar herriaren erresistentziaren fruitua da. Sahararrek, herria eta nazio bezala, hautatu duten Estatua da. Honen bidez gaur egungo askatasuna eta independentzia garatzeko oinarria eta tresna dena.
30 urte ostean, gure artean bizi diren sahararrekin batera, saharar herriak Autodeterminazio Eskubidea gauzatu dezala jai-giroan aldarrikatzeko une egokia da.
SAHARA: AUTODETERMINAZIOA ORAIN!
OTSAILAK 25: FESTA ERRALDOIA
SARAHAR ERREPUBLIKA ARABIAR DEMOKRATIKOAREN
XXX. URTEURRENA OSPATZEKO
LEKUA: BERGARAKO LABEGARAIETA KIROLDEGIA
EGITARAUA
11.30:
- TAILERRAK UMEENTZAT
- JAIMA: HENNA, TE DASTAKETAŠ
- FANFARRE TALDE BAT
12.30: EKITALDI POLITIKOA:
- UME SAHARARREN ABESTIAK
- AURRESKUA
- EUSKADIKO FRONTE POLISARIOREN ORDEZKARAIREN HITZAK
- EUSKADIKO SAHARAREN ALDEKO ELKARTEEN ORDEZKARIAREN HITZAK
- SAHARAR OLERKIEN IRAKURKETA
14.00 BAZKARIA(*)
16.30: MUSIKA KONTZERTUA
- TXALAPARTA
- KUKUMA EUSKAL FOLK TALDEA
- SAHARAR MUSIKA TALDEA
SAHARA: AUTODETERMINAZIOA ORAIN!!
(*) OHARRA: bazkariaren prezio 10 eurokoa da. Apuntatzeko eta autobusei buruz informazioa jasotzeko asteazkena 22a baino lehenago deitu telefono honetara:
GIPUZKOA:670 417 607
BIZKAIA: 655 722 046
ARABA: 945 147853
AntolatzaileaK: Euskadiko Sahararen aldeko Elkarteak
Copia permitida segun
0 Respuestas a “SEADen XXX. urteurrena ospatzeko jaia gaur Bergaran”