Mendebaldeko Saharari buruzko gau tematikoa izango da gaur ETB1 katean.
22:20etan Sahara Marathon dokumentala proiektatuko dute, Urtero errefuxiatuen kanpamenduetan izan ohi den maratoiaren zuzuan, saharauei eta euren gatazkari buruzko erreportaia osatzen du dokumentalak.
23:30etan Saharako gerrako ipuinak (Cuentos de la guerra saharaui) emango dute, Pedro Perez Rosado zuzendariarena. Bertan, Pablo legionario gazteak desertatu egingo du saharar familia bat erreprimitzeko agindua ez betetzeko. Esker ona agertzeko, sendiak basamortuko putzu batean ezkutatuko du.
01:00etan Fatimetu erreportaia emango dute. Saharako herriaren egungo egoera erakutsiko du dokumental honek, Gurutze Irizar, 14 urtez bertan bizi izan zen ormaiztegiarraren bizitza oinarri hartuta.
Copia permitida segun
0 Respuestas a “Sahara gaua ETB1en gaur”