Aminetu haidar, Mendebaldeko Sahara okupatuan giza eskubideen aldeko borrokaren ikurra bilakatu den emakumea, Euskal Herrian dago jada. Gaur arratsaldean heldu da Loiuko aireportura eta ongi etorria egin diote saharauien aldeko hainbat elkartetako ordezkariek. Bihar Donostian izango da eta gipuzkoako sahararen aldeko elkarteekin bilduko da Hernanin. Astelehenean Gasteizko Legebiltzarrean izango da goizez eta gero, arratsaldeko 20:00etan hitzaldia emango du Bilbon, zazpi kaleetako Yohn jauregian (Bolsa etxean) gune okupatuetan giza eskubideeen urraketen berri emateko.

Copia permitida segun
0 Respuestas a “Aminetu Loiura heldu da”