2006ko apirilaren 27tik maiatzaren 1era Tindufeko (Algeria) errefuxiatuen kanpamenduetara egindako bidaian parte hartu duten Euskal Instituzioek, agintari sahararrekin batera, Elkartasun Protokoloa sinatu dute. Bertan, “Saharar Herriaren burujabetzaren lorpenean konpromiso politiko irmoa” eta “errefuxiatuen kanpamentuetan eta okupatutako lurraldeetan, Herri eta personak diren heinean, biziraupena ahalik eta baldintza duinenetan izan dezaten partehartze bizia eta solidarioa” berresten da.
Elkartasun Protokolo honek bere biziko garrantzia du Euskal Herritik bideratzen den lankidetzaren printzipio gidariak biltzen baititu, beti ere bi helburu hauekin: “Euskal Herritik Saharar Herriaren alde egingo diren ekintza guztietan erakunde arteko koordinazioa sustatzea” eta “gure solidaritatearen ondorioak ugaltzea”. Protokoloarekin lortu nahi dute saharauiak laguntzeko egiten diren ahalegin guztiak koordinatuak izatea eta ahalegin boluntaristek eragindako laguntza zuzenak ekiditzea, laguntzaren banaketa orekatua izan dadin.
Copia permitida segun
VIVA EL PUEBLO SAHARAUI