Sahararekiko Euskadiko elkarte solidarioen koordinakundeak Oporrak Bakean jaia antolatuko du Leioan uztailaren 16an, ume saharauien bisita dela eta. Aurten ere gure autonomia erkidegoan Saharako haurrak egongo dira gure artean, Euskadiko Fronte POLISARIOko ordezkaritzak bideratutako “Oporrak Bakean” programaren bidez. Programa horri esker, Saharako haurrek zenbait hilabetez errefuxiatuen kanpamenduetako errealitate gordina ahazteko aukera daukate; izan ere, Saharako herria erbesteratua oso bizi-baldintza gogorretan bizi da bertan, 1975. urteaz geroztik.
Alde horretatik, Programak eskaera humanitario bati erantzuten dio, baina ez dugu inolaz ere ahaztu behar programa horrek elkartasuna, errebindikazioa eta gizarte-sentsibilizazioa uztartzen dituela. Izan ere, haurrak familia euskaldunetan hartzea bisita elkarreragile bihurtzen da, haurrek bizitza osoan oroituko dituzten oporrez gozatzen duten bitartean, familiek beste errealitate bat ezagutuko baitute parez pare; hain zuzen, Marokok ilegalki okupatu zion herrialdera itzultzeko irrikaz denbora luzean itxaroten ari den herriarena.
Copia permitida segun
0 Respuestas a “Oporrak Bakean jaia Leioan uztailaren 16an”