Sahararen aldeko liburu azoka Algortan gaurtik larunbatera

Irailaren 28tik 30era Erabilitako Liburuaren Merkatu Solidarioa egingo dute Algortako Metroaren Plazan. Liburuak euro bat eta 3 euroren truke salduko dira (azken hauek enziklopedien aleak). Bildutako dirua Auserd-eko bi eskola birgaitzeko izango da: Basiri eta Víctimas de Soweto. Hau EHIGEk “Ikasle bat, adreilu bat” kanpainaren baitan Getxoko udalari egindako eskaera izan da. Salduko diren liburuak udal liburutegietako fondokoak dira. Urtero liburu asko jasotzen dituzte Getxoko udal liburutegiak, jendeak emandakoak, baina liburu asko errepikatuta daude eta, egoera onean badaude, gordailu batean jasotzen dira. Fondo horietako liburu mordoa salduko da egunotan Algortan. Azoka ostegunetik larunbatera egongo da zabalik 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, geltokiko plazan.

1 Respuesta a “Sahararen aldeko liburu azoka Algortan gaurtik larunbatera”


  1. 1 Lurdes

    Azokan arrakasta itzela izan du eta 6.300 euro lortu dira.
    Mila esker!

Añade un Comentario