Aurten EUCOCO Gasteizko SEADen Lagunen Elkartea antolatzen ari da eta azaroaren 3, 4 eta 5ean Gasteizen izango da. Gasteizko EUCOCOk aurten egin den lanaren balantzea egin beharko du eta Saharar Herriak Erreferenduma gauzatzeko estrategia argi definitu beharko du. Informazio gehiago eskuratzeko edota izena emateko topaketaren webgunean eskura dezakegu. Baina topaketako egitarauaz gain, jarduera paralelo mordoa antolatu dute Gasteizen egunotarako:
Urriaren 25ean: “Saharar Intifada”, Hitzaldia.
19:30etan Gasteizko Gaztetxean.
Urriaren 30ean: “Mendebaldeko Sahara, sahararren herria” Erakusketaren aurkezpena eta hitzaldia.
19:30etan. Hegoalde Gizarte etxean
Urriaren 30etik azaroaren 10era: Argazki erakusketa
Hegoalde Gizarte etxean.
Urriaren 31n eta azaroaren 1ean eta 2an: Saharar Herriaren aldeko zinema-zikloa
20:00etan . Guridi zinematan.
Azaroaren 4ean – 19:30etan:
Saharar Herriaren aldeko KONTZENTRAZIOA. Plaza Berrian – Vitoria/Gasteiz
Azaroaren 4an – 21:30etan. Elkartasun kontzertua, MACACO
Azkena Aretoan
Copia permitida segun
0 Respuestas a “EUCOCOren inguruko ekintzen egitaraua Gasteizen”