Sahararen aldeko krossa otsailaren 25ean Ormaiztegin

I. Sahara-Cross lasterketaMendebaldeko Saharako herriaren aldeko lasterketa egingo da datorren otsailaren 25ean Ormaiztegin, Mohamed Salem Hach Embarek-en oroimenez eta saharauiei elkartasuna adierazteko. Udalarekin elkarlanean eta lasterketaren antolaketrako propio sorturiko Sahara-Cross elkarteak antolatzen du.

Lasterketa, Ormaiztegin, otsailaren 25ean izango da, igandean, goizeko 11:00etan. Kaleko ibilbidea izango da, guztira itzuli txiki bat eta beste 3 itzuli emango dira 10 km burutzeko eta 16 urtetik gorako edonork har dezake parte. Elkartasun lasterketa txiki bat ere izango da guztiontzako irikia, haurrak barne, ibilbide txikiari 2 itzuli emanez 1 km burutzeko.

Sahara-cross I. Memorial Salem Hach Embarek lasterketaren helburua hauxe da:
1.- Bere herriaren alde, Saharar herria, horrenbeste lan egin zuen Salem Hach Embarek zenari, omenaldi xume bat egitea. Salem, duela 2 urte utzi zigun, ixiltasunean joan zen, bere herria bizi den bezala. Horregatik gure adiskidetasuna azaldu nahi diogu.

2.- Salaketa txiki baina ozena izan nahi du, isilean baina borroka latzean diharduen herri baten aldeko salaketa, egoera gogorra bizi dutelako, aldarrikapen bakarra zera izanik, beraien lurrak berreskuratu aske bizi ahal izateko.

0 Respuestas a “Sahararen aldeko krossa otsailaren 25ean Ormaiztegin”


  1. Ningún Comentario

Añade un Comentario