Uztailaren 10ean eta 11an helduko dira ume saharauiak Loiuko aireportura eta, urtero legez, hainbat familiek hartuko dituzte bi hilabetez euren etxeetan. Haurrei harrera beroa eta kolektiboa egiteko otsailaren 15erako Estibalizen (Araba) egun osoko jaia antolatu dute Ume Sahararrak Hartzeko Familien Gasteizko Elkarteak eta Otsailak 27 koordinadorak. Goizeko 11etatik arratsaldeko 18:00etara, era guztietako ikusgarriak izango dira: fanfarreak, jolasak, puzgarriak, magoak, pailazoak, zirkoa, tortilla lehiaketa, bizikleta parkea, herri bazkaria eta ekitaldi politikoa izango dira. Informazio gehiagorako ikusi afitxa neurri handian.

Copia permitida segun
0 Respuestas a “Haur saharauiei harrera egiteko jaia uztailaren 15ean”