Sahararen aldeko astea Oiartzunen

Oiartzungo egitarauaAzaroaren 19tik 23ra Mendebaldeko Sahararen aldeko astea izango da Oiartzunen, bertako El Watan elkarteak antolatuta. Aste osoan kartel historikoen erakusketa izango da liburutegian; ostiralean film labur eta dokumentalen proiekzioak izango dira: Yo soy de Mahbes eta El latido de los corazones distantes goiburuekin.

Oiartzungo afitxaLarunbatean haur jolasak eta afari sahararra izango dira eta asteburu osoan bigarren eskuko arropen azoka egongo da, bertan arropak, kamixetak eta osagarriak erosi ahal izango dira borondatea ordainduz. Noski, nork bereak ere eraman ahal izango ditu azokan saltzeko.

1 Respuesta a “Sahararen aldeko astea Oiartzunen”


  1. 1 B'DDA

    viva RASD
    FUERA MARRUECOS DEL SAHARA OCCIDENTAL
    VIVA LAS FUERZAS ARMADAS SAHARAUIS

Añade un Comentario