Sahara Cross igandean Ormaiztegin

Datorren igandean, otsailaren 24an, Sahararen aldeko cross-a izango da Ormaiztegin. Bertako herrikideen eta udalaren artean antolatzen duten lasterketa herrikoi honen 3. edizioa izango da aurtengoa. Lasterketaren xedea zehazteko orduan aldarrikapena, kirola eta alde ekonomikoa bateratzea da antolatzaileen xedea. Ardatzak finkatu eta gero, lasterketaren planteamendua apala eta garbia da: egun bakar bategatik bada ere, jendea saharar herriaz gogoratu araztea da. Herri honen egoera latza da, 30 urtetik gora darama bere lurraldetik kanpo, Tinduf-eko (Algeria) errefuxiatu kanpamenduetan bizitzen.

Antolatzaileek webgunean azaltzen dutenez, “Kirol aldetik, lasterketa gogorra ez genuen jarri nahi, horretarako 10 km-ko zirkuitu bat prestatu dugu, dena den badu aldapatxo bat 3 aldiz pasa beharrekoa. Hala ere, gehiegi iruditzen zaienentzako eta jai giroaz goza ahal izateko lasterketa testimoniala ere izango da, ume eta helduentzat irekita eta bestearen ondoren ospatuko dena km 1-eko ibilbidean.

Azken ardatza alderdi ekonomikoa da, eta horretarako guztion laguntza behar dugu. Lasterketarekin biltzen dugun diru guztia saharar herriarentzat diru-laguntza bihurtuko da. Kanpamenduetan dituzten bizi-baldintzak guretzako jasan ezinak lirateke, eta guk bidali diezaiekegun laguntza ziur asko estimatuko dutela”.

0 Respuestas a “Sahara Cross igandean Ormaiztegin”


  1. Ningún Comentario

Añade un Comentario