Maiatzak 10, Larunbata. Fronte Polisarioaren sorreraren 35. urteurrenaren eguna izango da Urte guzti hauetan, Saharar Herriaren askatasunaren aldeko borrokaren garra bizirik mantendu duen erakundea dugu FRONTE POLISARIOA. Hain zuzen ere, 1973. urteko Maiatzaren 10ean Mendebaleko Sahararen Autodeterminazio eta Independentziaren aldeko erakundea sortu zen. Hamar egun beranduago, 1973. urteko Maiatzaren 20ean, espainiar estatuko indar okupatzaileen aurkako borroka armatuari ekin zion. Hori dela eta, Tolosaldea Sahararekin Sahara Bizi elkarteak bi efemeride hauen inguruan ihardunaldi batzu antolatu ditu MAIATZA BORROKAN lelopean. Tartean ekitaldi politikoa, hitzaldiak, zine proiekzioa eta salaketa konzentrazioa burutuko direlarik. Egitaraua:
MAIATZAREN 10ean, Larunbata
Fronte Polisarioaren sorreraren 35. urteurrenaren eguna.
Elkartasun plaka berriro jarriko da. Gonbidatu bereziak EAEko Fronte Polisarioko ordezkaria Fatma Mohamed Salem eta Tolosako udaletxeko ordezkaritza.
-Non: Emeterio Arrese lorategian
-Ordua: eguerdiko 12,00etan. Ondoren lunch-a eta tea.
MAIATZAREN 12an, Astelehena
Hitzaldia
-Gaia: AFAPREDESA (preso eta desagertu sahararren senideak)
-Non: Tolosako kultur etxean
-Ordua: 19,30 etan
-Hizlariak: Mohamed Laabeid (elkarteko ordezkaria)
MAIATZAREN 13an, Asteartea
“Sahara no se vende” dokumentalaren emanaldia
Fishara 2008 (Dajla-errefuxiatu kanpamenduak) zinema festibalean zilarrezko gamelua irabazi berri duen filma
-Non: Kultur etxean
-Ordua: 19,30etan
-Ondoren dokumentalaren egilearekin solasaldia
MAIATZAREN 15ean, Osteguna
Hitzaldia.
-Gaia: Herbesteko eta lurralde okupatuetako lekukotzak
-Non: Tolosako Kultur etxean
-Ordua: 19,30etan
-Hizlariak: Lorea Agirre eta Josemari Pastor kazetariak
MAIATZAREN 17an, Larunbata
Manifestazioa
-Leloa: Autodeterminazioa eta independentzia Mendebaleko Sahararentzat
-Non: Bilbon
-Ordua: 17,30etan
MAIATZAREN 20ean, Asteartea
Borroka armatuaren haseraren 35. urteurrenaren eguna.
Konzentrazioa, ‘MAROKO SAHARATIK AT, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA MENDEBALDEKO SAHARARENTZAT’ lelopean
-Non: Tolosako Plaza Zaharrean, udaletxe aurrean
-Ordua: 19,30etan
1975. urte bukaeran, Franco diktadorea hil berritan, estatu espainiarrak Mendebaleko Sahararen deskolonizazio prozesua Hayako Auzitegiaren aurrean defendatu zuen bezela koherentziaz jokatu ordez, eskuak garbitu eta lurralde hartatik aldegitea erabaki zuen. Hain zuzen, momentu hori aprobetxatu zuen armada marokoarrak bertako erregeak sustatu zuen martxa berdea deituriko zibilen inbasioa indarkeriaren bidez defendatzeko, aldi berean, Mendebaleko Saharako milaka herritarrek zuten guztia alde batera utzi eta basamortu aldera aldegin beharrean aurkitu ziren. Ihesaldi ero honetan marokoko armadak buruturiko napalm-ezko bonbaketetan ehundaka haur, emakume nahiz adineko erahil zituen. Helburua oso argi zegoen Saharar Herriaren anikilazio fisikoa, Genozidioa azken batean.
Eraso hauei ihes egitea lortu zutenak Aljeriako mugara igaro eta marokok buruturiko eraso bortitzari aurre egiteko prestatu ziren. Martxan zen Mendebaleko Sahararen okupazioaren aurkako mugimendua. Era horretan, 1976ko Otsailaren27an, espainiar estatuko azken zaintza postua desegin bainan egun bat lehenago, SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zuten. Errepublika berria estatu aske,burujabe, demokratiko, aurrerakoi eta musulmana izango zela adierazi zuten. Horretaz gain, giza eskubideen nazioarteko karta, afrikar estatuen elkartea, liga arabiarra eta ez lerratuen mugimenduari atxeki zitzaizkion.
Estatu berriaren lehen zeregina, euren jatorrizlo lurraldearen ez legezko eta indarraren bidezko okupazioari aurre egitea izan zen. Orduan lurraldea Maroko eta Mauritaniaren artean banatu zen eta legezko izaera ematen saiatu ziren madrileko akordioen bidez. Gogora dezagun inongo Nazioarteko erakundek ez diela baliogarritasunik eman akordio horiei eta ondorioz espainiar estatuaren erantzunkizuna Saharar Herriaren genozidioan sahiestu ezin daitekeen egitate bat dela.
Saharar Herriak 33 urte, 16 urte gerran eta 17 sueten egoeran, daramatza inposaturiko egoera honen aurkako borrokan. Lurralde okupatuetatik nahiz herbestetik Mendebaleko Sahararen Autodeterminazio eta Independentziaren aldeko aldarria etengabea izan da urte guzti hauetan. Ezin dugu ahaztu 60. hamarkadan Nazio Batuen baitan abiatutako deskolonizazio prozesuari amaiera justu eta duin bat emateko modu bakarra dela, Ekialdeko Timorreko kasuak orain dela ez horrenbeste urte gogorazten digun moduan.
Tolosako Emeterio Arrese lorategietan iaz ipini zen elkartasun plakaren berrinagurazioa burutuko da. Ekitaldi honetan Fatma Mohamed Salem autonomi erkidegoan Fronte Polisarioaren ordezkari berriaren parte hartzea izango dugu. Bertan egungo egoeraren eta aurrera begirako asmoak azalduko ditu. Azken hilabeteotan Fronte Polisarioa eta Marokoren arteko 4 elkarrizketa saio burutu dira AEBetako Manhasset hirian, Nazio Batuen Erakundearen babespean, urtetan luzatzen den blokeo egoerari aterabide bat emate aldera, momentuz aurrerapauso aipagarririk gertatu ez delarik. Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak berak aitortu du hori:’Negoziaziotzat jo daitekeen partekatzerik ez da apenas izan’. Bi aldeen konpromezu bakarra elkarrizketei berrekiteko borondatea azaltzera mugatu da.
Egungo egoera Fronte Polisarioaren ikuspegiaren arabera zertan den adierazten duten erreseinak argitaratu dira duela bi hilabete euskal prentsan:
Brahim Dahane (Aaiun, 1965) ASVDH Giza Eskubideen Urraketa Larrien Biktimen Saharako Elkarteko presidentea bitan atxilotu dute Marokoko segurtasun indarrek. 22 urte zituela okupazioaren aurkako protestetan parte hartzeagatik preso hartu zuten lau urtean. Desagertutako ehunka sahararrekin batera Marokoko kartzela sekretuetan egin zituen urte horiek. 2005eko urrian berriro atxilotu zuten, ASVDH «legez kanpoko erakunde bateko kide» izateagatik. Dahanek Mendebaldeko Saharan une «erabakiorra» bizi dutela uste du, Fronte Polisarioak negoziazioen bidetik ezer lortzen ez badute, borroka armatura itzultzeko asmoa agertu duelako, besteak beste.
Zein hausnarketa egin dezakezu SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko 32. urteurrenaren haritik ?
Badira 30 urte baino gehiago gure herrialdearen gaineko aitorpena egin genuela, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa sortuz. Urte asko pasatu badira ere, esperantzarekin jarraitzen dugu, baita aurrean jartzen dizkiguten oztopo guztiak urratsez urrats gainditzeko borondatea ere. Alabaina, Mendebaldeko Saharan momentu erabakiorra bizi dugula uste dut. Alde batetik, Marokok eta Fronte Polisarioak hirugarren aldiz egingo dituzten negoziazioen atarian gaude. Bestetik, Fronte Polisarioak Mendebaldeko Saharako auziaren gainean hartu dituen erabaki garrantzitsuak ditugu.
Zein dira bada Fronte Polisarioak hartu dituen erabaki horiek?
Negoziazioen bidetik aurrera egitea lortzen ez badute, borroka armatuari ekingo diotela, nagusiki. Baina izan dira barnera begira hartutako erabakiak ere.
Fronte Polisarioak borroka armatua hasiko duela uste al duzu?
Bai, Fronte Polisarioak borroka armatuari berriro ekitea oso posiblea dela uste dut. Saharako herriaren ordezkari legitimoa izaki, aukera guztiak aztertu behar dituela iritzi diot. Auziari irtenbidea emateko beharrezkoa den guztia egiteko prest egon behar du, ardurak bere gain hartuz. Nazioarteak Marokori nahikoa presiorik egiten ez badio, borroka armatuari berriro heltzea da irtenbide bakarra. Ezin dugu egoera honetan behin betiko jarraitu. 2004an Marokok gure herriari eskubide guztiak ukatu zizkionetik egoera blokeatuta dago. Zoritxarrez munduak bestaldera begiratu du, eta ondorioz, sahararrok zerbait egin beharrean aurkitzen gara. Eta beste zer egin dezakegu?
Espero al duzu irtenbiderik lortzea datorren hilean Fronte Polisarioak eta Marokok egingo dituzten negoziazioetan?
Egia aitortu behar badizut, ez dut gauza handirik espero. Nazioarteak Marokori presio handiagorik egiten ez badio, ez dut esperantza handiegirik datozen bilerei begira. Jarrerak lehengoak izango dira, ordea, eta orain arte bezala, Marokok bere horretan jarraituko duelakoan nago. Nik bezala, Mendebaldeko Saharako auziaz eztabaidatzeko mahai-inguruan bilduko diren Marokok eta Fronte Polisarioak berak ezer gutxi espero dutela uste dut. Finean, nazioarteko komunitatearen presioa arintzeko baino ez dute negoziatuko, geldirik daudela eta negoziatzeko prest ez daudela pentsa ez dezaten. Itxura baino ez da. NBEko Mendebaldeko Sahararako ordezkari berezi Peter van Walsumek berak adierazi zuen orain gutxi, lehenengo lau negoziazioen ondotik ez dela esperantzarako tokirik sortu, eta bi aldeek elkarrengandik urrutik egoten jarraitzen dutela.
Hauek berriz, Mohamed Abdelaziz eta Abdelkaber Taleb Omar SEADeko presidente eta lehen ministroaren adiezpenak:
«Presio handi baten pean gaude, presioa erreala da; Nazio Batuen Erakundearengan ia konfiantza osoa galdu dute sahararrek eta gerrara itzultzeko eskatzen ari zaizkigu». Mohamed Abdelaziz SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidentearen hitzak dira. Erakundearen sorreraren 32. urteurrenaren harira egin ditu adierazpenak Tifaritin. Gerrara bueltatzea, haren ustez, hor dagoen aukera bat da: «Sahararren eskubideetan eta nazioarteko zuzenbidean oinarritutako irtenbide bat aurkitu ezean gerrarena hor dagoen aukera bat da». NBEk 1991.ean hilabete batzuetako epean autodeterminazio erreferenduma egiteko hitza eman zien sahararrei eta orduz geroztik hamazazpi urte pasa direla gogorarazi du Abdelazizek.
Abdelkaber Taleb Omar SEADeko lehen ministroak presidentearekin bat etorri armak hartzea aukera bat dela esatean. Manhasseten (AEB) negoziazioen lau erronda ondoren Fronte Polisarioa neurriak hartzeko prest agertu zela ekarri du gogora lehen ministroak: «Ezin dugu esan negoziazioen aurrean baikorrak edo ezkorrak garen; NBEk bere ebazpenak betearazteko duen gaitasunaren araberakoa da hori ,eta, jazartzailea eta jazartua maila berean jartzen baditu, ezkorrak izango gara». NBEren 1754 ebazpenak autodeterminazio eskubidea aitortzen dio Mendebaldeko Saharari.
Tindufeko iheslarien guneetara iristen den nazioarteko giza laguntza, bestetik, gero eta urriagoa dela ohartarazi du presidenteak eta horrek ondorioak dituela. Marokok okupatutako lurraldeetan dauden sahararren kontrako jazarpenak iheslarien amorrua eragiten duela dio. Abdelaziz, hala ere, baikor agertu da egunen batean independentzia lortzeko: «Independentzia eskuratuko dugu».
«Presio handi baten pean gaude, presioa erreala da; Nazio Batuen Erakundearengan ia konfiantza osoa galdu dute sahararrek eta gerrara itzultzeko eskatzen ari zaizkigu». Mohamed Abdelaziz SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidentearen hitzak dira. Erakundearen sorreraren 32. urteurrenaren harira egin ditu adierazpenak Tifaritin. Gerrara bueltatzea, haren ustez, hor dagoen aukera bat da: «Sahararren eskubideetan eta nazioarteko zuzenbidean oinarritutako irtenbide bat aurkitu ezean gerrarena hor dagoen aukera bat da». NBEk 1991.ean hilabete batzuetako epean autodeterminazio erreferenduma egiteko hitza eman zien sahararrei eta orduz geroztik hamazazpi urte pasa direla gogorarazi du Abdelazizek.
SEAD sortu zela 32 urte bete ziren egunean egindako adierazpenak dira. «erakundea nazioartean, nazioan eta eskualdean errealitate bat» dela agerian utzi dutela uste du Abdelazizek: «Mendebaldeko Saharako herritarrek urte hauetan guztietan agerian utzi dute, zailtasun guztiekin ere, herri aske eta independentea nahi dutela». Tindufeko kanpalekuetan dauden ehun bat saharar joan ziren, urteurrena ospatzera, Tifaritira. Marokok zutitutako hesiaren beste aldean dagon eremu liberatuan dago hiria.
Beraz, testuinguru honetan dator Tolosara Fatma Mohamed Salem datorren Larunbatean hilak 10. Aurreko astean autonomi erkidegoko lehendakaritza sailak giza eskubide unibertsalen aldarrikapenaren 60. urteurrena ospatzeko, zenbait elkarte eta erakundeekin egindako bilkuran gainontzeko taldeek ez bezelako ikuspegia eman nahi izan zion ekitaldiari, hain zuzen, autodeterminazio eskubidearekin lotu zuen. Espainiar estatuaren jarrera ez ezik, Nazio Batuen Erakundearen jokabidea ere kritikatu zuen.’Ez dut ulertzen nola hitz egin daitekeen giza eskubideen urraketari buruz Saharari buruz hitz egin gabe’. Egungo egoerari-bizi baldintzak, torturatuak, presoak, desagertuak…- amaiera jartzeko Autodeterminazio Eskubidearen erabilerari aukera bat emateko deia egin zuen Fatma Mohamed Salemek. ‘Erreza da : NBEeko ebazpenak bete baino ez’. Izan ere, NBEri dei egin zion Saharan giza eskubideei buruz egin den azken txostena argitaratu dezan. ‘Zergatik isiltzen da?’ salatu zuen. Lehendakaritzaren kanpainaren galdera bat- ‘zertan aldatuko luke nire bizitza?’- baliatu nahi izan zuen Saharar agintaritzaren ordezkari Fatma Mohamed Salemek azken gogoeta uzteko.`Nik badakit nolakoa izango litzatekeen nire bizitza Autodeterminazio Eskubidea erabiltzea ahalbidetuko balitzait’.
Hala bedi.
Copia permitida segun
0 Respuestas a “Sahararen gaineko jardunaldiak Tolosan maiatzaren 10etik 20ra”