Larunbateko manifestazioaren deialdiarekin bat egin eta honako agiria plazaratu dute S.E.A.D.en Aldeko ‘OTSAILAK 27’ Euskal Elkarteen Koordinakundeak eta beste hainbat eragilek:
36 urteko borrokaren ostean, Herri Sahararrak Marokok zuzendutako sarraski baten biktima izaten jarraitzen du Nazioarteko Komunitatearen isiltasunaren laguntzarekin.
Marokok ez ditu betetzen urtero Nazio Batuak ateratzen dituen legezkotasunak, eta Mendebaldeko Saharako Lurralde Okupatuetan bizi diren sahararren Giza Eskubideak (politikoak eta zibilak) etengabe bortxatuak izaten ari dira. Abusu hauen azkenengo biktimak adingabeko sahararrak izan dira, SEADko banderak kalera ateratzeagatik torturatuak izaten ari direnak (ez ahaztu 5 urtetik beherako umez ari garela).
Bestetik, ezin ditugu ahaztu preso sahararrak, gose greba luzeak egiten dituztenak (azkenengoa 56 egunetakoa), eta bereziki Yahya Mohamed El Hifed, gaur egun, osasun egoera kritiko batean aurkitzen dena. Gogorarazi ere, gaur egun, 500 desagertu baino gehiago daudela.
36 urteko borrokaren ostean, sahararrek ezagutzen duten muga bakarra 2700 kmtako harresi bat da, milioi bat mina baino gehiagoz josia dagoena, beraien herria banatu eta mintzen duena, eta herriaren gehiengo bati Errefuxiatuen Kanpamenduetan bizitzera behartzen duena eta beste gehiengo bati, Marokoko errepresiopean bizitzera derrigortzen duena. Indar okupatzaileak bere ejerzitoa armaz hornitzeko Mendebaldeko Saharako baliabide naturalak osten dituen bitartean, herri oso bat Laguntza Humanitarioaz bizitzera behartzen du.
Behean sinatzen dugunok honakoa nahi dugu:
- Argi eta ozen, Marokok ilegalki okupatutako Saharan Giza Eskubideen etengabeko bortxaketak publikoki salatu.
- Nazioarteko Komunitatearen arinkeria eta isiltasuna salatu, orain dela 33 urtez Sahararren eskubideen alde agertu bada ere, Gatazkaren benetako konponbideak oztopatzen baititu.
- Eskatzen diogu Nazio Batuetako Erakundeari, behingoz, Lurralde Okupatuetako herri sahararraren defentsa MINURSORI agintzea, beraien begien aurrean guda bateko biktima zuzenak bihurtzen ari baitira.
- Marokori, Mendebaldeko Saharatik alde egitea eta nazioarteko legalitatea bete dezan exigitzen diogu.
- Espainiako gobernua salatu, Mendebaldeko Saharako Gatazkan duen erantzukizuna gogoraraztean beste alde batera begiratzeagatik.
- Beste behin eskatu Europar Batasunari, Marokorekin negoziatzen ari den Garatutako Estatututik kanpo laga dezala Mendebaldeko Sahara.
- Bat egiten dugu Herri Sahararrak autodeterminaziorako duen eskubidearekin.
SINADURAK:
* S.E.A.D.en Aldeko ‘OTSAILAK 27’ Euskal Elkarteen Koordinakundea
* Saharar Etorkinen Elkartea (Bizkaiko diaspora sahararra, Euskadi-Sahara eta Donosti-Sahara)
* Euskadiko GKEen Koordinakundea
* Munduko Medikuk
* Mundu Bat
* Euskadiko Gazteriaren Kontseilua
* ESK
* STE-EILAS
* CGT
* ELA
* LAB
* EHNE
* CC.OO. Euskadi
Copia permitida segun
0 Respuestas a “Sahara okupatuan giza eskubideen bortxaketarik ez!”