Saharari buruzko jardunaldiak Armintzan

Saharari buruzko jardunaldiak ArmintzanMendebaldeko Saharari buruzko jardunaldiak izango dira asteburuan Armintzan, bertako kultur etxean, Lemoizko Basordaportu kultur elkarteak antolatuta. Larunbatean, urriak 23, eguerditik aurrera argazki erakusketarekin batera, bertako tradiziozko tresnak eta jantziak ikusi ahal izango dira. 17:30ean Sahara no se vende filmaren proiekzioa izango da eta, ondoren, Mendebaldeko Saharako gatazkaren inguruko hitzaldia, bertako ordezkari baten eskutik.

Igandean, berriz, karabanarako janari bilketaren kanpainiari hasiera emango zaio. Egun osoan ere erakusketa ikusteko aukera izango da kultur etxean.

0 Respuestas a “Saharari buruzko jardunaldiak Armintzan”


  1. Ningún Comentario

Añade un Comentario