Sahararen aldeko diskoa argitaratu du Musikherria disketxeak

Euskal Herriko nahiz Saharako musikarien elkarlanaz sortutako diskoa aurkeztu du MusikHerria disketxeak: “الحرية (Hurria). Bi herri, irrintzi bat!” (MH060). Herrien arteko elkartasuna oinarri, estilo anitzeko 20 abesti jasotzen ditu diskoak: rock, hip hop, saharar musika eta poesia, funky, reggae, hardcorea, bakarlariak eta bertsoak.

Diskoaren edukiak doan mp3 formatoan ezarriko ditu eduki libreen aldeko musikarien euren ekimena den disketxe berezi honek, diskoko eduki osoa copyright-ik gabekoa baita, eta irabazi asmorik ez baitute musika salduz. Hala ere, disko formatu erakargarrian erosi nahi duenak jakin beza kostuak amortizatu eta balizko irabazirik balego, Sahararen aldeko euskal ekimenetara bideratuko dela diru hori.

Erosi nahi duenak egunotan Durangoko Euskal Liburu eta Diskoaren Azokan aurkituko du diskoa salgai, zortzi euroren truke, Musikherriaren saltokian. Informazio gehiagorako eta kantu batzuk entzuteko oharra Musikherriaren webgunean irakurri eta irratia.com saioan egindako elkarrizketa entzun dezakezue.

0 Respuestas a “Sahararen aldeko diskoa argitaratu du Musikherria disketxeak”


  1. Ningún Comentario

Añade un Comentario