Oporrak Bakean jaia Arrasaten igandean

Ume saharauiaEuskadiko Saharar Herriarekiko Elkartasunezko Elkarteek Gipuzkoako Arrasaten 2005eko uztail honen 17an izango den festa antolatu dute Mendebaldeko Sahararen alde. Bertan, uda gurean igarotzen ari diren haur saharauiak izango dira protagonista. Duela zenbait urtez gero, OPORRAK BAKEAN izeneko programaren bitartez, ehunka haur saharar hartzen dira Euskadin, eta bertan udako hilabeteak pasatzen dituzte. Sahararen aldeko festa honen bitartez haiei ongi etorria egin nahi diete Euskadiko elkartasun elkarteek, baita umeak hartzen dituzten familiei eta programa honetan elkartasunean lankidetzan jarduten duten udalei.

Aurtengo honetan, Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan Giza Eskubideak larriki bortxatzen ari direla eta, Saharar Herriaren askatasunaren aldeko borrokarekiko elkartasuna azaldu nahi dute. Horretarako, ekitaldian Polisario Frontearen eta okupatutako guneetako ordezkariak egongo dira, eta toki eta estatu erakundeen ordezkariak. Festa hau aipatu programaren bitartez edo beste eremu batzuetatik Saharar Herriarekin elkarlanean aritzen diren Udalen elkartasun-erakusketa bihurtu nahi dute elkarteek.

SAHARAREN ALDEKO “OPORRAK BAKEAN” FESTA
2005ko uztailaren17an, Musakolako zelaia, Arrasate
Antolatzailea: Euskadiko Sahararen aldeko elkarteak

EGITARAUA

11.00-11.30: Ongi etorria
11.30-14.00: Umeentzako tailerrak eta jolasak
11.30: Patata tortilla lehiaketa. Aldez aurretik izena eman behar da. Ordu batetan pintxoak saltzen jarriko dira.
12.00: Prentsa aurrekoa.
13.00: Ekitaldi politikoa:
- “Euskadiko Sahararen aldeko elkarteen” ordezkariaren hitzak.
- Arrasateko alkatearen hitzak.
- Txomin Aurrekoetxea, Sahararen aldeko Erakundeen Koordinatzailea.
- Mohamed El Mamun (Fronte POLISARIOaren ordezkaria Euskadin).
- Brahim Gali (Fronte POLISARIOaren delegatua Espainian).
- Aicha Chafi Saharako Lurralde okupatuetako emakumearen testigantza.
- Gorka Knorr kantautorearekin amaiera.
14.30: Bazkari herrikoia. Ticketa aldez aurretik erosi behar da (10 euro) (gehienez 300 lagun).
16.00: “KUKO, TRUKO Y BOLENWAIDER DE VACACIONES EN LA PLAYA” pailazoak.
17.30-18.30: Batukada TAUPADA taldearekin.
Egun osoan zehar:
- Saharar musika-taldea eta Arrasateko Trikiti Eskola egongo dira.
- Tea dastatuko da.
- Henna tailerra egongo da.
- Jaimak egongo dira

Harremanetarako telefonoak: 945 147853
685 724 817
626 639 164
618 731 050

2 Respuestas a “Oporrak Bakean jaia Arrasaten igandean”


  1. 1 Jose Luis Irigoien

    Han egongo naiz nire argazkiekin.

  2. 2 Jose Luis Irigoien

    Han egongo naiz nire argazkiekin.

Añade un Comentario