Mendebaldeko Sahara erdibitzen duen harresia eraiki zuen marokoar erregimenak 80ko urteetan. Milioika minaz, lubakiez eta aparailu elektronikoz osatutako harresi honek ia 2000 kilometroko luzera du. Milaka soldaduz babestuta dago eta lurraldea erdibitzen du: alde batetik marokok okupatutako gunea dago eta, bestetik Polisario frontearen esku dauden askatutako guneak. Aurten bigarrenez harresi honen aurkako nazioarteko martxa antolatu dute elkartasun elkarteek eta euskal ordezkaritza bat ere izan da partaideen artean. Harresiaren ondoraino hurbildu ziren manifestariak, asko eta asko saharauiak, marokoar soldaduen aurrean lotsaren harresia eraistea eskatzeko.
Bideoa eskura dezakezue (Windows Media formatoan, 8.9 Mega) HEMEN (eskumako botoia sakatuta, gorde lotura honela. aukeratu).
Harresiaren argazkia duzue HEMEN eta martxaren inguruko argazki sorta HEMEN aurkituko duzue.

Copia permitida segun
1 Respuesta a “Lotsaren harresiaren kontrako nazioarteko martxa”