Kuba eta Sahararen arteko elkartasuna hizpide

euskadi-cubaGaur Bilboko alde zaharreko La Bolsa eraikinean 19:00etan eskainiko duen hitzaldian Kuba eta saharauien arteko hartu-eman eta laguntzari buruz solastuko da Maima Abdesalam. Bere esperientziatik mintzatuko da, izan ere, beste saharaui asko legez, txikia zelarik Kubara eraman zuten ikas zezan eta iraultzak emandako formakuntzari eta ostatatzeari esker lizentziatu zen urte batzuk geroago. EUSKADI-CUBAk, Kubarekiko adiskidetasun eta lankidetzarako elkarteak antolatu duen hitzaldi honetan azken urteotan herri bion arteko lankidetzak eman duenaren bilana egingo da, kubak urteotan herri saharauiari laguntza eman baitio hainbat arlotan.

0 Respuestas a “Kuba eta Sahararen arteko elkartasuna hizpide”


  1. Ningún Comentario

Añade un Comentario