Marokoren aurrean ez duela etsiko berretsi du Fronte Polisarioak

BERRIAn argitaratua. Mendebaldeko Sahararen independentziaren alde borrokatzen den Fronte Polisarioko buru Mohamed Abdelazizek atzo Aljeriako hiriburuan berretsi zuen erakunde politiko-militarrak ez duela etsitzeko asmorik. Erantsi zuenez, Aljeriaren babesa dauka Fronte Polisarioak, bai autodeterminazio erreferenduma egiteko eskarian bai armak berriz hartzeko kasuan ere.

Marokok duela 30 urte okupatzen du Mendebaldeko Sahararen zatirik handiena, baita hiri nagusiak ere, eta saharar gehienak Aljeriako hego-ekialdean bizi dira, iheslari guneetan. Alabaina, berriki ikusi izan denez, Aaiun hiriburuan, Dajla eta Smara hirietan eta Marokoko hiriburuan (Rabat) sahararrek eginiko protestek gatazkak konpondu gabe segitzen du. Marokok, gainera, uko egiten dio NBEk atondutako Baker planari.Abdelazizek Sahara okupatuan bizi diren herritarrentzat nazioartearen babesa eskatu zuen atzo. Marokoren zapalkuntza salatu zuen eta egoera «lehertzeko» modukoa dela nabarmendu.

0 Respuestas a “Marokoren aurrean ez duela etsiko berretsi du Fronte Polisarioak”


  1. Ningún Comentario

Añade un Comentario