Gaur hasiko dira Sopelan sortu berri den Nuyum elkarteak antolatu dituen udalekuak. Hiru egunez izango dira Ander Deuna ikastolan umeak elkartuta eta hainbat jarduera eta txango egiteko aukera izango dute bertan. Guztiz doakoak izango dira udalekuak eta hainbat helburu bete nahi dituzte Nuyum-ekoek honela: alde batetik, eta lan egunetan direnez, familiek atseden hartzea, ume saharauiak egun batzuk elkarrekin egotea eta baita elkarteak eta akogidako familiek elkar ezagutzea.
Familiek ere parte hartu ahal izango dute esperientzia honetan. 3 egun ikastolan, lo egiten, pentsio osoan, ekintzekin… Umeek ikastola, gosaldu, bazkaldu, meriendatu eta afaldu egingo dute. Klaseetan literak egongo dira, klase bakoitzean 14 litera. Udalekuak mugatuak izango dira horrexegatik eskatzen dugu ahalik eta arinen jakinaraztea zenbat ume datozen. Kopurua: 30 umetakoa izango da.Gurutze gorriko boluntario bat ere egongo da egunero eta ikastolak segurua ordainduko du. Monitore saharauiak ere egongo dira. 29an 11:00tan Algortara eramango ditugu jai saharauia egongo baita. Orduan joan zaitezte egunean zehar umeen bila Algortara. Hurrengokoa izango da programa:
OHARRA: Familia guztiak parte hartu dezakete edozein ekintzatan. Igerilekurako txanoa ere ekarri behar da, bainu-jantzia, toaila… Losakua ere.
GOGORATU: Familia bat seme-alabak baditu, beraiek ere saharauiarekin batera etor daitezke. Dena den saharauiek preferentzia izango dute.
Etortzekotan hauxe da bete beharreko fitxa eta bidali postaz hurrengo helbidera: Ander Deuna Ikastola, k/Gatzarriñe z/g 48600 Sopelana (Bizkaia), edo deitu 655.72. 20.46 (Eneko). E-mailez ere egin dezakezue hurrengo helbidera: sahara_anderdeunaABILDUAyahoo.es.

Copia permitida segun
0 Respuestas a “Haur saharauientzako udalekuak Sopelan”