Antzuolako udalbatzarrak uztailaren 29an onartu zuen Nubi elkarteak aurkeztutako mozioa, Mendebaldeko Saharan Marokoko okupatzaileen errepresioa eta bortizkeria salatzen zuena. Udaletxean ordezkatutako talde eta zinegotzi guztien ahobateko babesaz onartu da ondoren datorren mozioaren testua:
Marokok okupatutako Saharako lurraldeetan berriki gertutako jazoerei dagokienez
Saharako biztanleak adierazpenak eta protesta ekintzak egiten ari dira, Marokoko Erresumako gobernua Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan egiten ari den errepresioaren aurka, okupazio militarra eta poliziala basatiaren aurka, eta Marokoko agintariak, sistematikoki, Saharako biztanleen giza eskubiderik oinarrizkoenak urratzearen aurka. Hori guztia dela-eta:
Antzuolako udalbatzak, Antzuolan 2005eko uztailaren 29an, akordio hau hartu du:
- Marokoko Erresumako gobernuaren errepresio jarrera indartsuki salatzea eta gobernu horri Saharako herritarrek giza eskubideak askatasunez erabil ditzaten bermatzeko eskatzea.
- Marokoko Erresumako gabernuari hogeita hamar urte baino gehiagotan horrenbeste sufrimendua eragiten ari den gatazka amaitzeko eskatzea, baita Nazio Batuek hartutako erabakiak bete eta errespetatzeko, eta, ildo horretan, Saharako Herriaren autodeterminazioari buruzko erreferendum askea egiteko neurriak berehala hartzeko ere.
- Espainiako gobernuari eskatzea –egun Marokok okupatutako lurraldea administratu zuen potentzia izanagatik dagokion erantzukizun historikoa aintzat hartuta-, eraginkortasunez eta luzatu gabe, gatazka konpontzeko gestio politiko eta diplomatikoak egiteko, nazioarteko komunitaterekin eta, bereziki, Marokoko Erresumako gobernuarekin. Gatazka konpontzeko, Nazio Batuek hartutako nazioarteko hitzarmenetan adostutakoa bete beharko da.
- Akordio honen kopia liju hauetara bidaltzea:
a) Espainiako Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako Ministeriora. Helbidea: Plaza del Marqués de Salamanca, 8. 28006 Madril
b) Delegación FPOLISARIO Euskadi, Dirección: C/ Portal del Rey 8, 2ºD. CP 01001. Vitoria –Gasteiz. E-mail: polisarioeuskadiABILDUAsaharalibre.org.
c) Sahararen aldeko euskadiko zenbait elkartetara.
d) Hedabideetara.

Copia permitida segun
0 Respuestas a “Sahararen aldeko mozioa onartu du Antzuolako udalbatzak”