Iragan asteaz geroztik saharauien aldeko webgune nagusiak ezin dituzte bisitatu Marokon eta Mendebaldeko Sahara okupatuan bizi diren internautek. Marokoko gobernuak Sahararen aldeko webguneak blokatzeko agindua eman dielako bertako hornitzaileei.
Kazetari eta Idazle Saharauien Batasunak salatu du informazioaren blokatzea, “adierazpen askatasunaren aurkako erasoa” dela azpimarratuz. Zentsuratutako webguneen artean Sahara Press Service agentzia eta AFAPREDESA elkartearena daude, baita ARSO, Cahiers du Sahara eta saharauien aldeko beste webgune batzuk ere blokatu dituzte gobernuaren aginduz. Webgune honen ere ez du Marokoko hornitzaileen IP helbideetatik bisitarik jaso blokatzea hasi zenetik eta ordura arte, estatistiken arabera, jatorri horretako bisita ugari ziren.
Azkenaldion komunikazio tresna nagusia eta ia bakarra bilakatu Internet gune okupatuetan bizi diren saharauientzat. Telefono mugikorren eta argazki kamara digitalen bidez manifestazioen eta errepresioaren testigantza bertatik ateratzea lortzen dute, Marokok okupatutako lurraldean ezarritako zentsura gaindituz.
Idazle eta Kazetari Saharauien Elkarteak, halaber, NBEri eta parlamentu demokratikoei dei egin die Marokoren gainean presioa eginez beronek Mendebaldeko Sahara okupatuan ezarritako “segurtasun blokeoa” altxa dezan, 1975ko inbasiotik estatus berezia baitago indarrean informazio eta prentsa librea mugatzeko.

Copia permitida segun
0 Respuestas a “Sahararen aldeko webguneak zentsuratu ditu Marokok”