Azaroaren 19tik 23ra Mendebaldeko Sahararen aldeko astea izango da Oiartzunen, bertako El Watan elkarteak antolatuta. Aste osoan kartel historikoen erakusketa izango da liburutegian; ostiralean film labur eta dokumentalen proiekzioak izango dira: Yo soy de Mahbes eta El latido de los corazones distantes goiburuekin.
Larunbatean haur jolasak eta afari sahararra izango dira eta asteburu osoan bigarren eskuko arropen azoka egongo da, bertan arropak, kamixetak eta osagarriak erosi ahal izango dira borondatea ordainduz. Noski, nork bereak ere eraman ahal izango ditu azokan saltzeko.


Copia permitida segun