Archivo de Enero, 2008

‘Sahara no se vende’ dokumental nafarra Txilen saritu dute

saharanosevendeEITB24.COM. - Luis Arellano eta Joaquín Calderón nafarrek zuzendutako filma Valparaisoko Gizarte Zinemaren eta Giza Eskubideen Jaialdiaren “Jatorrizko Herriak eta Kultura” ataleko irabazlea izan da. Sahara no se vende zinemagile nafarrek zuzendutako dokumentala Valparaisoko Jaialdiaren II. edizioan “Jatorrizko Herriak eta Kultura” saileko irabazlea izan da. Zinemaldia urtarrilaren 4tik 11ra bitartean ospatu dute. Urtarrilaren 8an Valparaisoko Rubén Darío aretoan eskaini zuten film honek Centenario Salvador Allende saria jaso du; 26 lan zeuden atal horretan izendatuta.

2007ko apirilean, Saharako Nazioarteko Zinema Jaialdiaren IV. edizioa ospatzen ari zela, Dajaleko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamenduan hiru lagunek argazkigintzako ikastaro bat eskaini zuteneko abentura islatzen du Sahara no se vende lanak. Muntaia dinamiko eta freskoaren bidez, Manu Chao, Ojos de Brujo, Chambao, Gualitxo, Tahures Zurdos, Tonino Canotone eta Amparanoia artisten eta taldeen abestien erritmoari jarraituta, saharar herriaren historiari, Aljeriako hegoaldean dauden errefuxiatuen kanpamentuetako egungo egoerari eta 31 urte baino gehiago dirauen gatazkaren etorkizunerako gakoei buruzko errepaso bisuala egiten du dokumental honek. Informazio gehiago eta trailerra filmaren webgunean.

Videoreportaje sobre el Sahara ocupado

Children of the Clouds es un reportaje del cineasta americano Carlos González, que fue detenido en el Aaiun mientras grababa estas imágenes en mayo de 2006. En el reportaje se puede apreciár el estado de ocupación y militarización permanente que reina en el Sahara Occidental ocupado, así como la represión a la que la población saharaui es sometida a diario. Clickar “Continuar leyendo” para ver las dos partes del documento.

Continuar leyendo ‘Videoreportaje sobre el Sahara ocupado’