Archivo de Julio, 2008

Oporrak Bakean jaia Donostian igandean

Datorren igandean, uztailak 13, haur saharauien harrera jaia ospatuko da Donostiako Intxaurrondo auzoan egun osoz. Besteak beste, gaztelu puzgarriak, tailerrak, jolasak, te dastaketa, hennaz eginiko tatuaiak eta Zaki magoaren emanaldia izango ditugu 11:00ak eta 19:00ak bitartean. Ekitaldi politikoa eta herri bazkaria ere izango dira Intxaurrondo zaharreko parkean eta frontoian (bazkarirako aldez aurretik izena eman eta 10 euro ipini behar da jatun bakoitzeko, 626 345 009 telefonora deituta).