Archivo de la Categoría 'Euskaraz'

Livestream: “Bi herri, irrintzi bat” diskoaren aurkezpena

Martxoaren 4an, ostirala, 21:30etatik 00:00ak arte
(Saharar Herriarekin elkartasun hamabostaldiaren barnean)

Guardetxean edo…

EGIN KLICK

… zure ordenagailuan bertan. Donostiara ezin bazara etorri, internet bidez jarrai dezakezu livestream honen bidez. Oraingoan arazo teknikorik ez egotea espero dugu, inshanla! Continuar leyendo ‘Livestream: “Bi herri, irrintzi bat” diskoaren aurkezpena’

27F manifestazioa

Otsailaren 27an, igandea, 11:30etan
(Saharar Herriarekin elkartasun hamabostaldiaren barnean)

Bilboko Moyua plazatik Arriaga antzokira

S.E.A.D. 35 urte
independentzia garaia da

Deialdia honakoek egiten dugu: SEADen aldeko “Otsailak 27″ Euskal Elkarteen Koordinakundea, Diaspora Saharauia Bizkaian, “Yal-Lah” Gazte Ekimena eta Arabako SEADen Lagunen Elkartea.

Deialdia honakoak babesten du: Bilboko Udala. Continuar leyendo ’27F manifestazioa’

Elkartasun hamabostaldia Saharar Herriarekin / Quincena de solidaridad con el Pueblo Saharaui

Bilbao, Donostia – San Sebastian, Vitoria – Gasteiz

2011ko otsailaren 19tik martxoaren 4ra

sahara_mail

Lagun agurgarriok,

Datorren egunotan, aipatu hiriburuetan Sahararen aldeko Elkartasun hamabostaldia ospatuko dugu. Jarduerak otsailaren 27aren inguruan izango dira Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren 35. urtemuga egun horretan delarik. Bertan parte hartzera eta ekimen hauen difusioa egitera animatzen zaituztegu.

IKUSI FITXATEGI-ERANSKINA

Agur bero bat eta mila esker!

Antolatzaileak: Bilbao, Donostia eta Gasteizko Udalak, Euskal Fondoa, SEADen aldeko “Otsailak 27″ Euskal Elkarteen Koordinakundea, Diaspora Saharauia Bizkaian, “Yal-Lah” Gazte Ekimena, Arabako SEADen Lagunen Elkartea eta Musikherria Herri Disketxea. Continuar leyendo ‘Elkartasun hamabostaldia Saharar Herriarekin / Quincena de solidaridad con el Pueblo Saharaui’

Aaiuneko sarraskia dela eta, kontzentrazioak / Concentraciones por la masacre de El Aaiun

Aaiunen ondoan saharauiek antolatutako protesta kanpalekuan indarrez sartu dira marokoar indarrak bart eta ondorioz hainbat hildako eta zauritu eragin dituzte. Aaiuneko kaleetan ere, protestak bortizki zapaltzen ari dira okupazio indarrak. Ez daukagu datu zehatzik baina oso istilu larriak ari dira gertatzen errepresioaren ondorioz. Horren aurka protesta egiteko kontzentrazioa deitu du Otsailak 27 koordinadorak gaur 18:30ean Bilbon, Marokoko Kontsuletxearen aurrean (Rekalde zumarkalea 27, Moyua ondoan) eta Donostian, 19:30ean Bulebarrean. Bihar ere, beste elkarretaratze bat izango da Bilboko Marokoko kontsuletxearen aurrean 12:00etatik 13:00etara.

Las fuerzas marroquies de ocupación han entrado a sangre y fuego en el campamento de protesta montado por los saharauis a las afueras de El Aaiun, causando numerosos muertos y heridos. En las calles de la capital saharaui también están reprimiendo duramente las protestas de numerosos saharauis que les están haciendo frente. No tenemos aún datos exactos debido al bloqueo informativo, pero son unos incidentes gravísimos los que están teniendo lugar en el Sahara ocupado. Para protestar ante esto, la coordinadora 27 de febrero ha convocado concentraciones hoy en Bilbao a las 18:30 frente al consulado de Marruecos (Alda. Rekalde 27, junto a Moyua) y en Donostia, a las 19:30 en el Boulevard. Mañana también habrá una concentración en Bilbao frente al consulado marroquí de 12:00 a 13:00.

Concentración 14 julio, Fiesta Nacional de la República Francesa

A las 18:00-etan

Bilboko Frantziako Kontsulatuaren aurrean
(Desde Moyua-tik)
Frente al Consulado de Francia de Bilbao

MAROKOK OKUPATUTAKO LURRALDEETAN G.G.E.Een ERRESPETUAREN ZAINTZEARI FRANTZIAK JARRITAKO BETOAREN AURKA

Adiskideak: dakizuenez, Mendebaldeko Saharari dagokion Nazio Batuen Segurtasunerako Kontseiluaren 1920 ebazpena etsigarria izan da guztiontzat; batetik, erreferendumean aurrera egiten ez duelako eta, bestetik, Marokok okupatutako lurraldeetan Giza Eskubideak betetzen ote diren behatzeko beharra aitortzen ez duelako. Ez ditu, beraz, MINURSOren xedeak bide horietara zabaldu.

Continuar leyendo ‘Concentración 14 julio, Fiesta Nacional de la República Francesa’

37 anos de Revolución Saharaui

Maiatzak 22, larunbata
22 de mayo, sábado

Bilboko Arriaga Antzokitik
Desde el Teatro Arriaga de Bilbao

Iraultza Sahararraren 37. urteurrena

11:30       Manifestazioa: Arriaga – Moyua / Manifestación: Arriaga – Moyua

13:00       Elkarretaratzea Marokoko Kontsulatuan / Concentración en el Consulado de Marruecos

14:30       Bazkari herrikoia Kukutza Gaztetxean (Ticketak, 10 €-ren truke, aldez aurretik hartu beharko dira antolatzaileen eskutik edo e-mail bidez) / infokoordinadora27febrero@gmail.com / Comida popular en el Gaztetxe Kukutza (Hay que coger los tickets, por 10 €, con antelación de mano de los organizadores o vía e-mail)

16:30       Ekitaldi politikoa / Acto político

17:30       Mariem Hassanen kontzertua / Concierto de Mariem Hassan

Antolatzaileak / Organizadores: Coordinadora Vasca de Organizaciones Solidarias con la RASD “Otsailak 27”, DISABI (Diáspora Saharaui en Bizkaia), “Yal-lah” Gazte Ekimena

Concentración 27 de abril por los presos saharauis

Apirilaren 27an, 18:30etatik 19:30etara

Bilboko Moyua Plazan dagoen
Espainiako Gobernuko Ordezkariordetzaren aurrean

GOSE GREBAN DAUDEN PRESO POLITIKO SAHARARRAK ASKATU

Duela hilabete bat baino gehiago Marokok atxilotutako 6 saharar gose greba bat hasi zuten. Beraien aldarrikapenera, beste 6 kartzelatako saharauiak gehitu ziren eta gaur 36 preso dira gose greban dauden ekintzaileak Marokoko kartzelatan. Inolako epaiketa barik; esku gogorra agintzen duen diskurtso batengatik eta errefuxiatuen kanpamenduetan dituzten senitartekoak bisitatzeko NBEk antolatzen duen bidaian parte hartzeagatik atxilotuak, erregeari “traizio” gisa ulertzen dutelarik. Continuar leyendo ‘Concentración 27 de abril por los presos saharauis’

Kuba eta Sahararen arteko elkartasuna hizpide

euskadi-cubaGaur Bilboko alde zaharreko La Bolsa eraikinean 19:00etan eskainiko duen hitzaldian Kuba eta saharauien arteko hartu-eman eta laguntzari buruz solastuko da Maima Abdesalam. Bere esperientziatik mintzatuko da, izan ere, beste saharaui asko legez, txikia zelarik Kubara eraman zuten ikas zezan eta iraultzak emandako formakuntzari eta ostatatzeari esker lizentziatu zen urte batzuk geroago. EUSKADI-CUBAk, Kubarekiko adiskidetasun eta lankidetzarako elkarteak antolatu duen hitzaldi honetan azken urteotan herri bion arteko lankidetzak eman duenaren bilana egingo da, kubak urteotan herri saharauiari laguntza eman baitio hainbat arlotan.

Elkartasun astea abian / Semana de solidaridad

Saharaui herriarekiko elkartasun asteaSaharaui herriarekiko elkartasun astea iragan larunbatean hasi zen, VI. elkartasun karabanaren abialdiarekin, eta aste osoan ekitaldiak izango ditugu hiru hiriburutan. Bilbon, Donostian eta Gasteizen hainbat ekitaldi izango dira, 1976ko otsailaren 27an aldarrikatutako Saharaui Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) XXXIV. urteurrenaren inguruan. Hainbat lekutan errepikatuko dira, besteak beste, Aminatu Haidarren abokatu Ines Mirandaren hitzaldiak eta Aziza Brahim & Gulili Mankoo eta Oreka TX taldeen emanaldiak. Egitaraua eskuratu (pdf).

Tres capitales vascas acogen estos días la semana de solidaridad con el pueblo saharaui, que comenzó el pasado sábado con la salida de la VI. Caravana Vasca de solidaridad con el Sáhara. En Bilbao, Donostia y Gasteiz habrá diversos actos en conmemoración del XXXIV. aniversario de la proclamación de la Republica Arabe Saharaui Democrática (RASD), que tuvo lugar el 27 de febrero de 1976. Entre los actos, que se repetirán en diferentes capitales, están las charlas de Inés Miranda, abogada de Aminatu Haidar, y los conciertos de Aziza Brahim & Gulili Mankoo junto a los txalapartaris vascos Oreka TX. Descargar programa (pdf).

Inoiz baino euskaldun gehiago Sahara Marathonen

Otsailaren 22an egin da kanpamenduetan  Sahara Marathon lasterketa, urtero legez, aurtengoa 10. edizioa izanik. Aurten euskal korrikalariak biltzeko deialdi berezia egin da eta, horren ondorioz, aurten 80 euskal maratoilarik hartu dute parte kanpamenduetan egin den lasterketan, guztira 600 lasterkarien artean talderik handiena osatuz.

Sahararen aldeko diskoa argitaratu du Musikherria disketxeak

Euskal Herriko nahiz Saharako musikarien elkarlanaz sortutako diskoa aurkeztu du MusikHerria disketxeak: “الحرية (Hurria). Bi herri, irrintzi bat!” (MH060). Herrien arteko elkartasuna oinarri, estilo anitzeko 20 abesti jasotzen ditu diskoak: rock, hip hop, saharar musika eta poesia, funky, reggae, hardcorea, bakarlariak eta bertsoak.

Diskoaren edukiak doan mp3 formatoan ezarriko ditu eduki libreen aldeko musikarien euren ekimena den disketxe berezi honek, diskoko eduki osoa copyright-ik gabekoa baita, eta irabazi asmorik ez baitute musika salduz. Hala ere, disko formatu erakargarrian erosi nahi duenak jakin beza kostuak amortizatu eta balizko irabazirik balego, Sahararen aldeko euskal ekimenetara bideratuko dela diru hori.

Erosi nahi duenak egunotan Durangoko Euskal Liburu eta Diskoaren Azokan aurkituko du diskoa salgai, zortzi euroren truke, Musikherriaren saltokian. Informazio gehiagorako eta kantu batzuk entzuteko oharra Musikherriaren webgunean irakurri eta irratia.com saioan egindako elkarrizketa entzun dezakezue.

“Gandhi sahararra” ausart jarraitzen du bere aldarrikapenean

Aminetu Haidarren hamaseigarren eguna gose greban. Albisteak leku guztietatik heltzen zaizkigu eta nola ez, Kanpo Harremanetarako Espainiako Gobernuko Ministroak esandakoak ere. “Gandhi sahararra” ausart jarraitzen du bere aldarrikapenean: El Aaiunera bueltatzea eta Espainiako Gobernuak El Aaiunen sarrera ziurtatzea. Hemen gauden guztiok, Sahararen aldeko lagunek, kazetariek, abokatuek, Frente POLISARIOko ordezkariek, etab. minuturo jarraitzen ditugu albiste guztiak; egia esateko, atzo Robert Kenedy Zentroko ordezkariak esan zigun moduan, kezkaturik gaude Amineturen egoerarekin.

Atzo arratsaldean Agustin Santos, Moratinosek bidalitako ordezkaria, berriz ere hurbildu zen aireportura Haidarren abokatuekin hitz egiteko; batzarraren lekua, fakturazioak egiten diren mostradorea, ez zen gela bat izan, terminalean bertan, lotsagarria. Kazetari guztiak joan ziren haiengana, azken berriak jasotzeko asmoz. Espainiako Gobernuak Aminetu Haidarri lo egiteko beste gela bat eskaintzen zion, aireportutik kilometro batetara zegoena. Benetan sinesgaitza. Emakumeak ez zuen eskaintza hori onartu. Gaur goizean ere, hemen agertu da Gobernuko ordezkaria Haidarri eta abokatuei Lanzarotetik joan behar zuela eta ostegunean bueltatuko zela komunikatzeko. Zurrumurruak daude ostegunean Miguel Angel Moratinosek Lanzaroteko aireportura egingo duen ustezko bisita baten inguruan. Continuar leyendo ‘“Gandhi sahararra” ausart jarraitzen du bere aldarrikapenean’

1 de diciembre, concentración solidaria con Aminetu

Estatu espainiarrak Mendebaldeko Saharako gatazkaren inguruan duen iritziari buruz zalantzarik zuen norbait bazegoen, azken hamabostaldi honetan ebatzi ahal izan ditu. Espainiako Gobernua Marokoren aliatua dugu. Nazio artean ezaguna den Giza Eskubideen aldeko aktibista saharar baten bizitzarekin; koldarkeriaz, mespretxuz eta jendarteko iritzia engainatuz jolasteko gai da. Aktibista hau bere herrira eskubide guztiekin itzultzea eskatzen duen gizartearen oihua gutxiesten du, Alauitar Erreinuan duten ezkutuko interesen aurrean.

GOBERNU ESPAINIARRA = JENDARME MAROKOARRA!!!

AMINETU ASKATU!!!

Munduan zehar dabilen Aminetu Haidarren aldeko mugimenduarekin bat eginez; astearte honetan, abenduak 1, 19:00etatik 19:30ak arte Bilboko Moyua Plazan dagoen Espainiako Gobernuko Ordezkariordetzaren aurrean egingo dugun ELKARRETARATZEAren bitartez, Euskal Herriak Herri Sahararrarekiko duen elkartasuna berretsi nahiko genuke.

Deialdia honakoek egiten dugu: SEADen Aldeko “Otsailak 27″ Euskal Elkarteen Koordinakundea, “Euskadi-Sahara” Etorkin Sahararren Elkartea, “Yal-lah” Gazte Ekimena eta Euskadiko Gazte Sahararren Elkartea. Continuar leyendo ’1 de diciembre, concentración solidaria con Aminetu’

Aziza Brahim kontzertuan Bilbon azaroaren 27an

Zentsura At!Azaroaren 27an, ostirala, Aziza Brahim kantari saharauiaren kontzertua izango dugu, Oreka TX euskaldunekin, Bilboko Kafe Antzokian. Zentsura At! leloarekin egunotan ospatuko den Zentsuraren Aurkako IV. jaialdiaren baitan izango da emanaldia. Jaialdi honen barruan beste artista batzuk ere izango dira, Gilberto Gil brasildarra eta Rachid Taha argeliarra kasu.

Jaialdiaren helburua zentsura mota guztiak salatu eta hauei kontra egitea da, baita berau pairatu duten artistei laguntza eta babesa ematea ere. Horregatik, edozein herritan, edonoiz eta edozergatik zentsura jasan behar izan duten artistak dira jaialdian parte hartzen dutenak. Aziza Brahim saharauiak berak sarri salatu du Mendebaldeko Sahara okupatuan kantariek libreki abesteko dituzten zailtasunak eta adierazpen askatasunaren aurkako errepresioa. Bere aldarrikapenak oihartzuna izan du eta, hain zuzen ere, hilaren 25ean jasoko du Londresen Freedom to Create saria, “artea justizia soziala sustatzeko erabiltzen duten artisten ausardia” aitortzen duen saria. Ostiraleko kontzertua 21:30ean hasiko da eta sarrerak 15 euro balio du aurresalmentan, 18 euro txarteldegian.

Saharari buruzko jardunaldiak Armintzan

Saharari buruzko jardunaldiak ArmintzanMendebaldeko Saharari buruzko jardunaldiak izango dira asteburuan Armintzan, bertako kultur etxean, Lemoizko Basordaportu kultur elkarteak antolatuta. Larunbatean, urriak 23, eguerditik aurrera argazki erakusketarekin batera, bertako tradiziozko tresnak eta jantziak ikusi ahal izango dira. 17:30ean Sahara no se vende filmaren proiekzioa izango da eta, ondoren, Mendebaldeko Saharako gatazkaren inguruko hitzaldia, bertako ordezkari baten eskutik.

Igandean, berriz, karabanarako janari bilketaren kanpainiari hasiera emango zaio. Egun osoan ere erakusketa ikusteko aukera izango da kultur etxean.

Obamarekin AEBen babesa galdu du Marokoren jarrerak

obamaBarack Obamak boterea eskuratzeak AEBen nazioarteko politikan gauzak aldatu dituela jakina da, baina Saharako kontuetan aditu Carlos Ruiz Miguelen arabera Mendebaldeko Saharako auzian ere jarrera berria du gobernu berriak. Bush-en babesa zuen Marokoko gobernuak erreferenduma eta independentziaren aukera ukatzean baina Obamak orain Polisario frontearen jarrera hobesten du, World Tribune egunkariak argitaratutako informazioaren arabera.

Iazko urrian aurreratu zuen Ruiz Miguelek Obamaren garaipena albiste txarra zela Marokoko majzen-arentzat, McCain-en erabateko babesa zutelako okupatzaileen tesiek. Orain, Obama Maroko estutzen ari dela dio, okupazioa legeztatu nahi duen autonomia plana baztertu eta Baker planaren bidea berriz har dezan. Mohamed VI.ren lehenengo erreakzioa NBEren ordezkari Christopher Ross ez hartzea izan da, Ross-ek gatazkan dauden agente guztiengana egindako bisita biran, presio horien aurrean ezezko borobila adierazi guran.

Sahara okupatuan giza eskubideen bortxaketarik ez!

Larunbateko manifestazioaren deialdiarekin bat egin eta honako agiria plazaratu dute S.E.A.D.en Aldeko ‘OTSAILAK 27’ Euskal Elkarteen Koordinakundeak eta beste hainbat eragilek: Continuar leyendo ‘Sahara okupatuan giza eskubideen bortxaketarik ez!’

Saharako gazteei buruzko lehen euskal gazteria plataforma osatu dute

Euskadiko Gazte Kontseiluak eta Sahararen Aldeko Nuyum Elkarteak bideratuta “Euskal gazteak sahararekin” lehenengo topaketa egingo dute gaur eta bihar Hondarribian. Topaketa honetan Mendebaldeko Saharako gatazkaren eta saharar gazteen bizimoduari buruzko formazio saioak egingo dira, zeinetan zenbait aditu eta saharar parte hartuko duten, 70 euskal gaztez aparte.  Gazte hauek EAE osoko makina bat elkarte ezberdinetako kideak dira eta EGK-k zein Nuyumek koordinatuta 2008ko urritik hasiak dira plataforma hau garatzen. Otsailaren 7 eta 8an izango dira topaketok Hondarribiko Juan Sebastian Elkano aterpetxean.